Euskal presoak

Iñigo Vallejo euskal presoa Dueñaseko espetxera gerturatu dute

Sevilla II kartzelatik Palentziako Dueñas espetxera lekualdatu dute. Espainiako Espetxe Erakundeek uztailaren 21ean jakinarazi zuten Vallejoren lekualdaketa.

Presoen aldeko protesta Donostiako Kontxako hondartzan, Etxerat-ek deituta. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Oihane Puertas ONA
2020ko abuztuaren 7a
18:10
Entzun

Iñigo Vallejo euskal presoa Sevilla II espetxetik Dueñaseko kartzelara (Palentzia) gerturatu dute. Espainiako Espetxe Erakundeek uztailaren 21ean jakinarazi zuten Vallejoren, Miguel Guillermo San Argimiroren eta Gorka Vidalen lekualdaketa.

Vallejo 2013an sartu zuten preso, ETArekin zerikusia zuelakoan —lehergai batzuk izatea egotzi zioten—. 28 urteko zigorra jarri zioten, eta 2033an beteko ditu hiru laurdenak. Madrilen arabera, espetxe legedia onartu zuen, eta eragindako mina aitortu eta biktimekiko enpatia agertu zuen. Lehen graduan malgutasuna ezarri zioten.

PSOE Espainiako Gobernuan dagoenetik —2018ko ekaina—, 40 euskal preso hurbildu dituzte, eta hamabi Euskal Herriratu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.