'Cabacas auzia'

"Injustizia" salatu dute Jaurlaritzan, Justizia Jauregian eta Deustuko ertzain etxean

Iñigo Cabacas zenaren irudia soinean, dozenaka lagunek egin dute ekintza, aldi berean. Igandean manifestazioa egingo dute Bilbon, Cabacas auziko epaiaren "injustizia" salatzeko.

2018ko abenduaren 12a
17:38
Entzun

Deustuko ertzain etxearen aurrera, eta Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzara eta Justizia Jauregira eraman dute salaketa Iñigo Justizia ekimeneko kideek. 12:00etan, aldi berean egin dute ekintza hiru leku horietan, Iñigo Cababas zenaren irudia soinean zutela, Justizia leloarekin. Iganderako manifestazioa antolatu du Iñigo Justizia ekimenak, eta hara joateko deialdia egiteko baliatu dute protesta. 12:00etan izango da mobilizazio hori: Justizia Jauregitik, Eusko Jaurlaritzaren egoitzara.

Azaroa amaieran eman zuten Cabacas auziko sententzia: sei akusatuetatik bakarrari ezarri zioten zigorra, bi urteko kartzela, hain zuzen —ez du espetxera joan beharko—. Epaiarekin, "aro bat" ixten dela adierazi zuten Cabacasen lagunek, sei urte eta erdi iraun duen aroa. Baina ez daude batere pozik aro hori ixteko moduarekin: haien ustez, "amaiera latza, bidegabea, mingarria eta iraingarria" izan da, "arrazoia ematen diguten arren, Iñigoren hilketa dohainik atera zaielako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.