Osasuna

Intsulinarako orratzak ez berrerabiltzeko eskatu dute

Diabetikoen ongizatea baldintzatzeaz gain, orratzak berrerabiltzeak beste gaitz batzuk eragin ditzakeela ohartarazi du Espainiako Diabetikoen Federakundeak, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dosi bakoitzeko orratz bana emateko.

Jon Rejado.
2013ko ekainaren 12a
18:51
Entzun

 

FEDE Espainiako Diabetikoen Federakundeak informazio kanpaina abiatu du intsulina hartzeko orratzak behin bakarrik erabiltzeko. Federakundeko presidente Angel Cabrerak nabarmendu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urtero 9,5 milioi orratz berrerabiltzen direla, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu dio intsulina dosi bakoitzeko orratz bana emateko. Nafarroan ere berrerabiltzen dira, baina ez hainbesteko portzentajean.

Orratzak berrerabiltzearen ondorioz infekzioak eragin daitezke, baita zuntzak kaltetu ere, orratza gorputz barruan gera daiteke, edo intsulina dosi desegokia ematea. Azken kasu horretan, epe laburrean —hipergluzemiak edo hipogluzemiak— zein epe luzean kalteak izan ditzake gaixoak.

Osasun Saileko arduradunekin biltzeko ahalegina egin du FEDEj, baina oraindik ez du erantzun argirik jaso. Datozen hilabeteetan erantzunik jasoko ez balute, orratzak berrerabiltzea araudiaren kontra doanez, auzitara jotzeko asmoa agertu du Cabrerak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.