Euskal presoak

«Ipar Euskal Herria blokeatzera goaz», ohartarazi dute Bakegileek

Atzoko okupazioaren biharamunean, A-63 autobidea blokeatu dute Lapurdin, bi noranzkoetan.

Bakegileek A63 autobidea blokeatu dute bi norabideetan. OIHANA TEYSEYRE KOSKARAT / BERRIA
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko apirilaren 2a
10:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Bakegileek jo eta su jarraitzen dute Frantzia presoen gaian mugiarazteko kanpainan. Atzo Frantziako zerga agentziaren bulegoa okupatu zuten Miarritzen, eta gaur beste ekintza bat egiten ari dira: A-63 autobidea blokeatu dute Lapurdin, bi noranzkoetan.

Anaiz Funosas eledunak ohartarazi duenez, maiatzaren 19an Jakes Esnal Parisko Dei Auzitegian epaituko dute. «Askatzen ez badute, Ipar Euskal Herria blokeatzera goaz». Gaurko ekintza «aitzin gustu bat» dela erran dute bakegileek.

Hazparnen dozenaka lagun bildu dira, eta une berean Urruñan ere bai. Auto karabanak autobidean sartu dira, eta orduko 50 kilometroko abiadan ari dira gidatzen.

Presoak askatzea eskatzeko kartelak zintzilikatu dituzte Miarritzeko ordainlekuan, eta errepidea blokeatu dute bi noranzkoetan.

Presoen gaiak pairatzen duen blokeoa irudikatzeko, gauza bera egin dute autobidearekin, Anita Lopepe EH Baiko kideak azaldu duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.