Iparraldeko ikastolak laguntzea kritikatu dute PPk eta UPDk, eta EAJk murrizketa gaitzetsi du
Herenegun jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak Ipar Euskal Herriko ikastolak diruz lagunduko dituela, 400.000 eurorekin, dirurik duen artean. UPD eta PP alderdien kritikak eragin ditu erabaki horrek. Gorka Maneiro UPDko parlamentariaren iritziz, ulertezina da PSOEk «abertzaleen politika bera» egitea, eta iragarri du ez legezko proposamena aurkeztuko duela, laguntza horiek baztertzeko. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak ere kritikatu egin ditu laguntza horiek, eta eskatu du aurrekontuetan ez sartzeko. EAJk, aldiz, salatu du heren batera murriztu direla laguntzak, 1.100.000 eurotik 400.000 eurora. «PPk lortu du laguntzarik ez egotea», gaitzetsi du EAJk. Ikastolak euskararen ezagutza eta erabilera bermatzeko «funtsezko tresna» direla ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu