Elkarbizitza

«Iraganeko eredu batekin tematzen» direnekin kezka agertu dute Nafarroako Parlamentuan

 Nafarroako Foro Sozial Iraunkorra parlamentuko lehendakariarekin bildu da, Iruñean.

Tasio Arrizabalaga, Expe Iriarte, Unai Uhalde, Fernando Armendariz eta Txemi Perez, gaurko bileraren ostean. NAFARROAKO FORO SOZIAL IRAUNKORRA
2020ko urtarrilaren 29a
09:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin elkarrizketatu da gaur, Iruñean. Foroko Fernando Armendarizek, Expe Iriartek, Txemi Perezek eta Tasio Arrizabalagak txosten bat eman diote Uhalderi: Bizikidetza demokratikoa Nafarroan. 2019-2023 legegintzaldiko erronkak eta aukerak.

Azaroaren 20an eta 26an Iruñean eginiko jardunaldietan landutako gaiekin osatu dute txostena, eta gaur goizean Maria Txibite presidenteari, Ana Ollo sailburuari, Martin Zabalza Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendariari eta Parlamentuko kide guztiei bidali asmo zien Foroak.

Bileran, ETAren biktima Roberto Manriquek eta estatuaren biktima Idoia Zabaltzak elkarrekin eginiko topaketa begi onez jo dute foroko ordezkariek eta Hualdek. Aurten antzeko beste topaketa bat egiteko asmoa dutela jakinarazi diote presidenteari.

Besteak beste, Nafarroan «bizikidetza demokratikoa eraikitzea» du helburu Foroak. Baina ohartarazi dute pisu handia duela Nafarroan «elkarbizitzaren sektore negazionistak». Horregatik, «kezka» adierazi dio Foroak Hualderi eztabaida politikoan bi ereduen arteko «ika-mikengatik». Alde batetik, «gure gizartean gehiengoa duen eredua dago, bizikidetza demokratikoaren fase berri bat irekitzearen alde egiten duena, eta, beste aldetik, iraganeko eredu bati ainguratuta tematzen direnak».

Nafarroako gizarteak zubiak ezartzeko premia duela adierazi dute, eta horretarako bide bakarra «ezberdinen arteko elkarrizketa guneak indartzea» dela esan dute foroko ordezkariek. «Eta egin egingo dugu, biktima guztien minarekiko erabateko errespetu eta errekonozimendutik, gertatutakoaren irakurketa kritikoa eginez, akatsetatik ikasiz, baina etorkizunari begira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.