Gallastegi goizean iritsi da Madrileko aireportura. Han, Espainiako Poliziaren esku utzi dute, eta ondoren, Auzitegi Nazionalera eraman dute, deklaratzera.
Irantzu Gallastegik 1994aren bukaeran ihes egin zuen, eta 1999an atxilotu zuen Frantziako Poliziak. Geroago, aldi baterako Espainiako Justiziaren esku utzi zuen Frantziakoak Gallastegi, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketa egiteko. 2003an berriz ere Frantziara eraman zuten, han betetzeko gelditzen zitzaion espetxe zigorra betetzera. Zigor hura osorik bete ostean estraditatu dute.
Espainiako Justiziak hainbat atentatutan parte hartzea leporatzen dio.
Euskal Presoak
Irantzu Gallastegi euskal presoa estraditatu dute Espainiara
Irantzu Gallastegi preso politikoa gaur estraditatu dute Espainiara, Frantziako Muret-Seysseseko espetxetik. Gallastegik herenegun bete zuen espetxe zigorra, eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz estraditatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu