Irastorza, Beaskoa, Zubia eta Estonba askatu dituzte, zigorra beteta

2014ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Ainhoa Irastorza, Iker Zubia, Aratz Estonba eta Jon Beaskoa presoak aske utzi zituzten atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra beteta. AAB Amnistiaren Aldeko Batzordeen kontrako auzian epaitu zituzten laurak 2008an, eta zortzina urteko zigorra ezarri zieten. Aurrez, Garzon epaileak 2001ean AABren aurka agindutako polizia operazioan atxilotu zituzten guztiak, eta bi urte eta erdi izan zituzten preso, behin-behinean.

Hortaz, zigor osoa kitatuta, etxera itzuli ziren Ordiziako Irastorza, Gasteizko Zubia, Donostiako Estonba eta Bilboko Beaskoa, goizean Valladolid, A Lama eta OcaƱa II espetxeak atzean utzitan. Auzi beragatik kartzelatutako Julen Larrinaga bilbotarra gaur askatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.