Irati Gondra izendatu dute Mundakako alkate

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MUNDAKA. Alkatez aldatu dute Mundakako Udalean (Bizkaia): atzoko udalbatzarrean, Mikel Bilbao alkatearen aurkako zentsura mozioak aurrera egin zuen, eta Irati Gondrak ordezkatuko du karguan. Bilbao EAJko zerrendaburu izan zen 2019ko maiatzeko hauteskundeetan, baina legealdi hasieratik desadostasunak izan ditu alderdiarekin. Jeltzaleek auzitara jo zuten zentsura mozioa aktibatu ahal izateko, eta, behin horretarako baimena izanda, atzo egin zuten saioa. Gondra EAJko udal taldearen bozeramailea izan da orain arte. Jeltzaleek gehiengo osoa dute udalean: bederatzi zinegotzitatik bost dira EAJkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.