Irati Tobar gaztea Espainiaratzea onartu du Paueko Auzitegiak

Inocencio Soria presoa gose greban dago apirilaren 7tik, kanporatzeko arriskua salatzeko

Erredakzioa
2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Irati Tobar gaztearen kontrako euroagindua onartu eta Espainiaratzea erabaki du Paueko Auzitegiak. Izpuran itxialdia egin zuten zortzi gazteetako bat da Irati Tobar; hain zuzen, azkena atxilotu zutena. Segiko kide izatea leporatzen diote. Zortzi gazte horiek elkartasun zabala izan dute, eta euroaginduaren kontrako jarrera bizkortu egin da azkenaldian. Bestalde, Gregorio Jimenezen kontrako euroagindua aztertu zuen atzo Paueko Auzitegiak, eta, bi aste barru, datorren 26an, emango du erabakiaren berri.

¬ęTortura arriskua¬Ľ

Inocencio Soria urretxuarra gose greban dago apirilaren 7az geroztik, Espainiako poliziaren esku jartzeko arriskua salatzeko. Datorren astean, apirilaren 19an, zigorra beteko du Frantzian, Perpignango espetxean, eta balizko kanporaketaren aurka gose greban hasi zen. Inocencio Soria 2004ko apirilaren 17an atxilotu zuen Frantziako Poliziak.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohartarazi du kanporatua izango balitz Espainiako segurtasun indarren eskugelditzeko arriskuan egongo litzatekeela, eta horrek tortura jasotzeko arriskua dakarrela. Azken urtean 63 tortura salaketa izan direla ekarri du gogora Amnistiaren aldeko Mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.