Gizartea

Iruñean gizon bat atxilotu dute beste bati aurpegian zauriak egiteagatik

Igandean Eurokoparen finala taberna batean ikusten ari zirela, liskarra piztu eta jarraian botil batez bere ezagun bati aurpegia moztu zion gizonezko batek. Gaur hura atxilotu du Iruñeko Udaltzaingoak.

2008ko uztailaren 1a
20:34
Entzun
Iruñeko Udaltzaingoak ezagutarazi duenez, gaur arratsaldean gizonezko bat atxilotu du, joan den igandean Arrosadia auzoko taberna batean lagun bati aurpegia botil batez mozteaz akusatuta.

Bi ezagunak eta erasotzailearen arreba Arrosadiako Queiles Ibaia karrikako ostatu batean zeuden igandean, Eurokoparen finala ikusten. Udaltzaingoaren esanetan, 22:00ak aldera biktimak garagardo baterako gonbitea egin zion erasotzailea izango zenari, eta hau "urduri" jarri eta liskarrean hasi zen. "Heriotza mehatxuak egin zizkion, eta kristalezko botil bat hautsi ondoren, aurpegia moztu zion".

Zauritua erietxera eraman zuten gero. Atzo erasotzailearen kontrako salaketa jarri zuen, eta gaur ilunabarreko 21:00etan udaltzainek erasotzailea atxilotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.