Politika

Iruñerriko hamar gazte epaituko dituzte maiatzean

Segiko kide izateagatik epaituko dituzte. 2008ko udazkenean atxilotu zituzten.

2015eko apirilaren 1a
10:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Maiatzaren 4tik 12ra epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean Mikel Marin, Mikel Flamarike, Gorka Sueskun, Iker Aristu, Diego Octavio, Oihan Ataun, Mikel Beunza, Iñaki Marin, Iker Araguas eta Ibai Azkona gazteak. Hamar urteko kartzela zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat.

2008ko irail eta azaro artean, hiru polizia operaziotan atxilotu zituen gazteak Espainiako Poliziak. Hilabete batzuetara atxilotuetako batzuk kalera irten ziren, bermea ordainduta. Torturak salatu zituzten gazteek.

Epaiketaren kontra hainbat ekintza antolatuko dituela iragarri du Eleak mugimenduak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.