Hirugarren urtez jarraian, uda honetan Gipuzkoako aldiriko tren zerbitzuan mozketak eta aldaketak eragingo dituzte AHTaren lanek. Ia hiru hilabetez, uztailaren 25etik irailaren 6ra, erabat itxita egongo da Irun eta Hernani (Gipuzkoa) arteko bidea. Irailaren 7tik urriaren 18ra, berriz, tarteka egingo dituzte mozketak astean zehar —aldiriko trenak martxan izango dira 04:30etatik 17:30era—, eta erabat itxita egongo da asteburuan.
Erabiltzaileen garraio zerbitzua bermatzeko, Adifek autobusak jarriko ditu uztailaren 25etik aurrera, itxitako bidean Renfeko eldiriko, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko tren zerbitzuak ordezkatzeko.
Horrez gain, uztailaren 25ean eta 26an ere trafikoa etengo da Beasain eta Brinkola (Gipuzkoa) artean. Beraz, egun horietan, Donostiako aldiriko trenak Hernani eta Beasain artean bakarrik ibiliko dira, bi noranzkoetan. Bidearen gainerako zatia autobusez egingo da.