Iruñean 37 urteko emakume bat hil da etxe batetik erorita

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du urruntze agindua urratzeagatik.

Iruñeko Udaltzaingoa, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Iruñeko Udaltzaingoa, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2026ko apirilaren 12a
14:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur goizaldean 37 urteko emakume bat hil da Iruñeko Sanduzelai auzoan, etxe bateko hirugarren solairutik erorita. Ezbeharra 04:30 aldera gertatu da, eta bizilagun batek eman die abisua larrialdi zerbitzuei. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gizonezko bat atxilotu dute, indarkeria matxista dela-eta ezarritako urruntze agindua urratzeagatik.

Ikertzen ari dira emakumearen heriotzak eta gizonezkoaren zigor hausteak zerikusirik ba ote duten. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA