Iruñean eta Bilbon ere PSOEren aurka manifestatu dira

Iruñean eskuin muturreko 50 lagun inguru bildu dira PSNren egoitzaren aurrean. Madrilen tentsio uneak izan dira: polizia bat eta kamerari bat zauritu dituzte, eta manifestari bat atxilotu.

Iruñeko protesta, atzo. JESUS DIGES, EFE
jon ordonez garmendia
2023ko azaroaren 11
08:00
Entzun

Amnistia Legearen eta Pedro Sanchezen aurkako protestak Euskal Herrira ere iritsi dira. Atzo iluntzean protesta bana egin zituzten Iruñean eta Bilbon. Bizkaiko hiriburuan hogei lagun inguru bildu ziren PSE-EEren egoitzaren aurrean. Nafarroakoan, berriz, 50 izan ziren, gazteak horietako asko, eta ikur frankistak ere izan ziren protestaldian. PSNren egoitzaren aurrean bildu ziren, Sarasate pasealekuan.

Vox eskuin muturreko alderdiaren gazte erakundeak deitu zuen Iruñeko protestara. Espainiako bandera ugari izan ziren, eta, horiekin batera, Nafarroakoa eta Borgoinako Gurutzearena. Espainia ez da saltzen leloa zuen pankarta bat zuten, eta «Biba Espainia» eta «Biba erregea» oihukatu zuten. Pedro Sanchez eta Maria Txibiteren kontrako irainak ere oihukatu dituzte, eta «Txibite, ETAren txotxongilo», ere bai.

Amnistia legearen eta Sanchezen aurkako aldarriak ez dira bakarrak izan, ordea, hiri buruzagian. Protesta horretan parte hartu dutenek honelakoak ere oihukatu dituzte, besteak beste: «Espainia kristaua, ez musulmana», «potroak baldin badituzu, hauteskundeetara deitu», «bozka zaitzala Txapotek» eta «Espainiako prentsa, manipulatzailea» ere oihukatu dute.

Madrilen beste protesta egun bat izan zen atzokoa. 4.400 pertsona inguru bildu ziren Ferraz kalean, PSOEren egoitzaren aurrean. Aurreko egunean bildu zen kopuruaren erdia da, baina tentsioa agerikoa izan zen. Eskuin muturreko ultrek suziriak eta petardoak bota zizkioten Poliziari, eta polizia bat eta La Sexta telebista kateko kamerari bat zauritu zituzten. Pertsona bat atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.