Iruñean pertsona bat atxilotu dute etxabeak logelaka zatitu eta berralokatzeagatik

Atxilotuak hiru etxabe zituen berralokatuta, eta, logelako 250 eta 800 euro artean kobratuta, hilean 12.000 euro inguru jasotzen zituen.

Iruñeko Udaltzaingoaren esku hartze bat etxabe batean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Iruñeko Udaltzaingoaren esku hartze bat etxabe batean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2026ko urriaren 14a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Iruñean, etxabeak logelaka zatitu eta berralokatzeagatik. Ikerketaren arabera, pertsona horrek bizitegi baimenik ez zuten lokalak alokatzen zituen, haiek eraberritu, logelaka zatitu eta berralokatzeko. Maizterrek eskudirutan ordaindu behar izaten zioten, eta errentariak haiek mehatxatu ere egin zituen salaketarik jar ez zezaten.

Poliziak jardun horretarako erabili diren hiru etxabe atzeman ditu, izatez, lokal komertzial edo biltegi lizentzia dutenak. Haietan «pertsona ugari» bizi ziren aldi berean —ez dute zehaztu zenbat—, tartean, adingabeak eta haurrak.

Logela bakoitzagatik hilean 250 eta 800 euro artean ordaintzen zituzten, eta, Poliziak egindako kalkuluek argitu dutenez, atxilotuak 12.000 euro inguru jasotzen zituen hilero. Etxabe horien jabeek, itxuraz, ez zuten lokalak eraberritzeko eta etxebizitza modura berralokatzeko baimenik eman. 

Poliziak jakinarazi du areagotzen ari direla baimenik gabe egindako obrak eta instalazioak, horrek zaildu egiten duela leku horietan bizi diren pertsonak identifikatzea eta kontrolatzea, eta «elkarbizitza arazoak» sortzen direla. «Aurrez egindako hainbat esku hartzek bizilagunek helarazitako kexetan izan dute jatorria», zehaztu dute.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA