Bidasoaldeko eta Nafarroako Bortzirietako berrogei elkartek osatzen dute Osasun Bidasoa plataforma. Diotenez, osasun arretan gaur egun dauden gabeziak konpontzeko ezinbestekoa da Irunen (Gipuzkoa) beste anbulatorio bat eraikitzea, bereziki «kalitatezko» lehen arreta zerbitzu bat izateko. Uste dute premiazkoa dela Oinaurre auzoan osasun etxe bat jartzea, eta gogoratu Irungo Udalak gordea duela lur eremu bat horretarako.
Ez da hori plataformak egin duen eskaera bakarra. Osasun Sailari eta Osakidetzari eskatu die osasun azpiegituren plan bat egin dezatela eskualdeko gabeziak konpontzeko, eta bertan jasoa egon dadila Bidasoa ospitalearen bloke kirurgikoa berritzea, Irunen hirugarren osasun etxe bat eraikitzea, eta Irun erdiguneko eta Dunboako osasun zentroak berritzea.
Plataformak ohartarazi du luze gabe konpondu behar direla Bidasoko eta Bortzirietako herritarren osasun artan diren arazoak; besteak beste, osasun langileen falta eta itxaron zerrenda luzeak aipatu ditu.
Osasuna
Irunen beste osasun zentro bat eraikitzeko eskatu dio Osasun Bidasoa plataformak Jaurlaritzari
Egungo gabeziak konpontzeko, eskualderako osasun azpiegitura plan bat egitea galdegin dio Osasun Sailari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu