Arabako Alea aldizkariak berri eman duenez, oposiziogile batek nortasun agirian generoa aldatu zuen Gasteizko suhiltzaileen oposizioetan emakumeentzako kupoan sartzeko, eta horri esker plaza lortu du. Hori da, hain zuzen ere, oposiziogile talde batek dioena, eta salatu dute pertsona horrek berdintasun araudien eta Trans Legearen (4/2023) «iruzurrezko erabilera» egin duela.
Gasteizko Udalari auzia ikertzeko eskatu diote, baina erantzuna izan da, gaurko legeria jarraituz, kontuan hartu dutela postura aurkeztu den pertsona bakoitzaren «nortasun agirian aipatutako sexua». Ikusgunerekin ere batzartu dira salatzaileak orain dela hilabete batzuk, eta informazio guztia eman diote.
Jarraitu irakurtzen Arabako Alean.