Isabel Olabek ordezkatuko du Iñaki Iriarte UPNren Nafarroako parlamentari gisa

Olabe Elizondon jaioa da (Baztan, Nafarroa), eta ez da parlamentari lanetan aritzen den lehenbiziko aldia.

Isabel Olabe. UPN
Isabel Olabe. UPN
2024ko abuztuaren 20a
13:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Isabel Olabek ordezkatuko du Iñaki Iriarte UPNren Nafarroako parlamentari gisa. Joan den astean zehaztu zuen Iriartek kargua utziko zuela, «arrazoi pertsonalengatik, eta lan eta osasun arlokoengatik».

Olabe Elizondon jaioa da (Baztan, Nafarroa), eta ez da parlamentari lanetan aritzen den lehenbiziko aldia. «Ongi ezagutzen ditu tokiko beharrak, bereziki Nafarroa iparraldekoak, Baztango Udaleko zinegotzi izan baita hamabi urtez», zehaztu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA