Istiluak Iruñean, Haselen aldeko mobilizazio batean

 Polizia oldartu egin zaie parte hartzaileei

Gaur ere istiluak izan dira Haselen alde Bartzelonan egindako mobilizazioetan. QUIQUE GARCIA / EFE
2021eko otsailaren 20a
21:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñerriko GKS Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, Pablo Hasel rap kantariaren atxiloketa salatzeko mobilizazioa egin dute, gaur, Iruñean, eta, amaieran istiluak izan dira. Recoletas plazatik abiatu da ia mila bat lagun bildu dituen manifestazioa, eta Sarasate pasealekuan bukatu da. Hain zuzen, amaieran gertatu dira istiluak. Espainiako Polizia manifestariei oldartu zaie. Poliziaren arabera, manifestariek hainbat kontainer erre dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.