Isuskitza mendiko gurutze frankista eraitsi du Ernaik

Gazte antolakundeak aldarrikatu du «ikur frankistek eta faxismoak» ez dutela tokirik Euskal Herrian. Irailaren 13ko mobilizaziora batzeko deia egin du.

Ernaiko kideak, gurutzea eraisten. ERNAI
Ernaiko kideak, gurutzea eraisten. ERNAI
maddi iztueta olano
2026ko irailaren 4a
12:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ernai gazte antolakundeak Isuskitza mendiko (Araba) gurutze frankista eraitsi du gaur goizaldean, eta aldarrikatu «ikur frankistek eta faxismoak» ez dutela lekurik Euskal Herrian.

1936ko gerran borroka eremu bihurtu ziren Isuskitzako belardi eta larreak, eta 1940an hildako indar faxisten omenez hamasei gurutze frankista eta monolito bat jarri zituzten bertan, Arabako Foru Aldundiaren eta hainbat udaletxeren babesarekin.

Ernairen arabera, «zapalkuntzarik gabeko» Euskal Herri baten alde egiteko, ezinbestekoa da halako «ikur faxisten» kontra borrokatzea. Hala, ikur horiek kentzeko exijitu diete instituzioei, eta Donostian hilaren 13an Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez! dinamikaren barruan antolatutako mobilizazio nazionalera batzeko deia egin dute. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA