Itaiak salatu du gizon batek emakumeen irudiak grabatu dituela Gasteizko taberna bateko komunetan

Antolakundeak gertaera salatzeko agerraldia egingo du asteazkenean, 18:30ean, Zeledonen balkoian. «Erasotzaileen inpunitatea amaitzeko, erantzun sozial zabal eta irmoak behar ditugu», adierazi dute.

Itaiak Gasteizen egindako agerraldi bat, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Itaiak Gasteizen egindako agerraldi bat, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko urriaren 26a
11:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizon batek «azken hilabeteetan» Gasteizko taberna bateko komunetan hainbat emakumeren irudiak grabatu dituela salatu du Itaiak. Antolakundearen ustez, ez da kasu bakana. «Gero eta gehiago ari gara ikusten emakumeen irudi intimoak hartu eta, askotan, talde zein foroetan partekatzen dituzten kasuak», deitoratu du Itaiak hedabideei helarazitako ohar batean. Egoera salatzeko eta «erasotzaileen inpunitateari» erantzuteko, agerraldia antolatu dute Arabako hiriburuan, asteazkeneko 18:30ean, Zeledonen balkoian.

Taldearen ustez, horrelako egoerak «ez dira onargarriak», eta «erantzun sozial zabal eta irmoak» behar dira erasoei aurre egiteko. Horregatik, asteazkeneko agerraldira bertaratzeko deia egin diete herritarrei, bertan «eraso matxista forma berri hauen aurkako mezu irmoa» zabaltzeko.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA