Itun bat 2036an 50.000 alokairu eskuragarri izateko

2022ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
BILBO. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak bultzatuta, itun bat izenpetu zuten atzo Bilbon: Etxebizitzaren Aldeko Itun Soziala 2022-2036. Iñaki Arriola sailburuak nabarmendu zuenaurreko akordioa baino «atxikimendu gehiagorekin» hitzartu dutela itun hori; hain zuzen ere, 88 erakunderen sostengua du. Lau helburu kuantitatibo ezarri dituzte hitzarmenean 2036rako, baita lehentasunezko sei jarduera ildo ere.Horien artean, nabarmendu behar da 2036. urterako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxebizitza nagusien

% 5ek alokairu eskuragarria izatea; tankera horretako bizitokien eskaintza orduan 50.000 etxebizitzakoa izatea da jomuga. Halaber, babes publikoko etxebizitza parke iraunkorra etxebizitza nagusien % 12ra igotzeko helburua ere jarri dute. Beste jarduera eremu batean, hauxe helburua: hamabost urteko epean urtean eraikinen %3 birgaitzea. Bada aldea: gaur egun % 1,5 birgaitzen dira.

Eusko Jaurlaritzako iturriek nabarmendu dute hitzarmenaren helburuak lortze aldera bideratutako inplikazioa eta lankidetza «publikoa, pribatua eta soziala» izan direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.