Itunpeko ikastetxeetan soldaten artean aldeak egotea salatu du EILASek

Erredakzioa
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EILASek baieztatu du, murrizketen ondorioz, itunpeko ikastetxe gehienak beren diruarekin ordaintzen ari direla Jaurlaritzak emandako diruarekin ordaintzen zituen soldatak osatzeko. «Horren ondorioz, ikastetxe berean hitzarmen eta lan bera duten langileen soldatetan aldeak sortzen ari dira». Diru laguntza publikoetatik nomina jasotzen zuten langileek gutxiago kobratzen ari direla salatu du sindikatuak. Gainera, hori salatu ahal izateko, kaltetuko langileek abuztuko nominako agiria eskura behar dute. Baina horretarako trabak jartzen ari zaizkie. «Salaketa ikastetxe bakoitzeko langileek era bateratuan egitea proposatzen dugu». EILASek ez du uste «gatazka kolektiboa» denik konponbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.