eaj

Itxaso Atutxak dio estatutua beteta «urrats handia» egingo dela «Euskadiren nazio eraikuntzarako»

EAJren BBBko buruak esan du talde politiko guztiek ondo hartu beharko luketela Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioa.

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak (erdikoa), gaur, Bilbon.
2020ko otsailaren 22a
19:54
Entzun 00:00:00 00:00:00

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak esan du Gernikako Estatutua «osorik» betetzeko Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioarekin «urrats handia» egin dela «Euskadiren nazio eraikuntzarako». «Albiste positiboa da, Euskadiko alderdi politikoek begi onez hartu beharko luketena», adierazi du Bizkaiko jeltzaleen buruak, EH Bilduri eta PPri kritika eginez. Bilbon izan da Atutxa, Abandoko batzokiko egoitzaren 40. urteurrena ospatzeko egin duten ekitaldian.

Atutxaren esanetan, estatutua beteta «autogobernu maila handiagoa, ongizate handiagoa, askatasun handiagoa» izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa. «Hori da Euskal Bidea. Hori da gure eredua. Euskadi egunez egun eraikitzea, atsedenik gabe». 

Baieztatu nahi izan du EAJk eskura duen guztia egingo duela Gernikako Estatutua «behingoz» bete dadin. «Gure eskubidea da eta gure erabakia ere bai, gure herriaren onbeharrez egingo dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.