Itziar Moreno euskal presoa Espainiaratu dute

2022ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itziar Moreno euskal presoa Espainiaratu egin zuten atzo, Etxerat elkarteak berri eman zuenez. Roazhongo (Rennes, Bretainia) kartzelan zegoen, eta Madrilgo Alcala espetxean sartu zuten; Bilbokoa da presoa, eta handik 400 kilometrora dago kartzela hori. Moreno 2011ko apirilean atxilotu zuten, Frantziako Creuse departamenduan, ETArekin lotuta, eta hamabost urteko zigorra ezarri zioten Frantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.