Eguneko laburpena

Izurria lautada egoeran (eguneko laburpena)

Gaixotasuna Euskal Herrian egonkortze edo lautada egoeran sartu dela uste dute osasungitzako arduradunek. 

Nafarroako ospitaleko larrialdien sarrera. JESUS DIGES / EFE
Pello Urzelai.
2020ko apirilaren 3a
19:00
Entzun

Hildakoak eta positiboak pilatuz doaz, baina aurreko egunetan baino neurri txikiagoan. Gaur beste 42 pertsona hil direla jakinarazi dute, guztira 597 hildako. Positiboei dagkionez, beste 664 gehiago zenbatu dira. Halaber, ospitaleratuen kopurua pixka bat jaitsi da (54 lagun gutxiago), baina oraindik kopuru handia da (2.552). 

Datuen jarraipena egin bitartean, interesgarria izan daiteke Adolfo Garcia-Sastre birologoak BERRIAn esandakoa: "Bagenekien SARSaren antzeko zerbait gerta zitekeela, birus horiek gizakietara pasa zitezkeela. Eta gertatu da. Ez da ezer egin eragozteko".

Egunez egun, krisi honek erangindako ondorio sozial eta ekonmikoak pilatuz doaz. Gaur jakinarazi dute udaberrian egitekoak ziren ikastolen aldeko jaiak bertan behera gelditu direla eta beste garai batean egitea aztertzen ari direla. Hezkuntza munduko beste bi erabaki iritsi dira. Batetik, Baxoa kontrol jarraikiaren bidez egingo da. Bestetik, NUPek ez du eskola presentzialik egingo ikasturte honetan. Gipuzkoa eta Bizkaiko merkataritza ganberen arabera, hiru langiletik batek gaixo agiria jaso du koronabirusak kutsatzeagatik edo inguruko bat gaixotu delako eta hark berrogeialdia egin behar izan duelako. Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzak segurtasun neurriak zorrozteko deia egin die jarduera mantentzen duten enpresei.

DATUAK: Koronabirusaren azken datuak

MAPA: Koronabirusaren zabalpena herriz herri

ZUZENEKOA:  Azken orduko albisteen kontakizuna

 

Agian honek ere merezi du

Porrotxen konfinamendua. 'Etxeko leihotik' saioaren atal berrian, Joxe Mari Agirretxe eta Porrotx konfinamenduan nola ari diren moldatzen kontatu digu Maider Galardi kazetariak, gertuko bideo dei baten bidez. Joxe Mari eta Porrotx, biak ikusteko aukera ezin hobea.

Googleren begia. Jakina da Googlek erabiltzaileen datu pila bat jasotzen duela. Horren adibide, gaur argitaratu duen azterketa. Sakelako telefonoen kokapena aztertuta, larrialdi egoerak nola eragin duen herritarren bizimoduan erakutsi du. Bertan Euskal Herriko datuak ere eskaini ditu. Esate baterako, 'Dendak eta aisaldia' kategoriarekin lotutako mugimenduak %98 jaitsi dira EAEn, %93 Nafarroan eta %86 Akitania Berrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.