Izurriak Arabako emakumeengan eragin dituen ondorioez azterlan bat eskatu du EH Bilduk

Mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, Arabako Foru Aldundiari eskatuz emakumeen lekukotzak jasoko dituen azterlan bat egin dezala.

Emakume bat ume batekin etxeko balkoian, iaz, konfinamendu garaian. JON URBE/ FOKU
edurne begiristain
2021eko ekainaren 3a
11:59
Entzun

EH Bilduk mozio bat erregistratu du gaur Arabako Batzar Nagusietan foru aldundiari eskatzeko egin dezala COVID-19aren pandemiak emakumeengan izan dituen ondorioei buruzko azterlan bat. «Erasotzailearekin bizi behar izatea eta konfinamenduan etxetik atera ezin izatea, zaintza lanen prekarizazioa... Hau guztia ekiditeko eta sortzen diren kasuei aurre egiteko programak martxan jartzeaz gain, egoera ikusaraztea beharrezkoa da, ikusten ez dena ez baita existitzen», adierazi du EH Bilduko batzarkide Ainhize Solaunek.

EH Bilduk eredutzat hartu du Nafarroako Gobernuak sustatutako ikerketa bat, zeinetan jaso egin dituzten konfinamenduan nafar emakumeek izandako 51 esperientzia eta lekukotasun. Txosten horrek aukera eman zuen emakume ezberdinen lekukotzak jasotzeko eta ezagutzeko, eta orain, Araban, halako ikerketa eta programak abiatzea ezinbestekotzat jo du koalizioak. Horretarako, Arabako talde feministekin, emakumeen elkarteekin eta udal eta kuadrilletako berdintasun teknikariekin elkarlanean aritzea eskatu du. Solaunek azaldu du Arabako Batzar Nagusiek sei hilabeteko epean prest izan beharko luketela azterlan hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.