Jakinarazi dute beste bi eskola publikok bat egingo dutela Gasteizen: Landazurik eta Santa Mariak

Errota eskola publikoa sortuko dute elkarrekin, eta, hori bultzatzeko, hamar eragilek sare bat aurkeztu dute: Errotan Errotu sarea.

Errotan Errotu sarearen aurkezpena, gaur, Gasteizen. ERROTAN ERROTU
Errotan Errotu sarearen aurkezpena, gaur, Gasteizen. ERROTAN ERROTU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko urriaren 29a
12:51
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragarri dutenez, beste bi eskola publikok bat egingo dute Gasteizen: Landazurik eta Santa Mariak. Bien artean Errota eskola publikoa sortuko dute, eta hori sustatzeko sarea aurkeztu dute gaur hamar eragilek: Errotan Errotu sarea. Talde horrek berak eman du ikastetxeen bat egitearen berri, gaur goizean, Gasteizen.

Orain arte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bi bat-egite jakinarazi zituen: Aita Orbiso eta Umandi Gasteizen, eta Zubeldia Maisua eta Virgen de la Guia Portugaleten (Bizkaia). LAB sindikatuak beste bat gehitu zuen: Anaitasuna eta Ongarai, Ermuan (Bizkaia). Orain, azaldu dutenez, beste bi eskolak ere bat egingo dute, eta hori «babestea eta bultzatzea» izango da sarearen xederik behinena: «Izan ere, guztiok desio dugu gure auzoan erreferentziazko eskola publikoa sortzea, eta argi dugu horretarako beharrezkoa izango dela guztion konpromisoa».

Hain zuzen, nabarmendu dutenez, bi eskolek ibilbide «oso desberdina» izan dute, eta, horregatik, sareko kideek uste dute bien bat-egiteak «metodologia uztarketa» huts batetik harago joan behar duela: «Bat-egitea aukera gisa baliatu nahi dugu; eskola bakarra, publikoa, euskalduna eta askotarikoa nahi dugu, auzoko familia guztientzat erreferentzia izango dena».

Halaber, Hezkuntza Sailari zuzendu zaizkie. Eskola berriari «behar dituen baliabideak» ematea galdegin diote: «Uste dugu proiektu berri eta erakargarri bat izan daitekeela segregazioa amaitzeko bidea, baina, horretarako, instituzioen apustuak berebiziko garrantzia du». Eta Hezkuntza Sailari ez ezik, auzoko familiei ere egin diete eskea: animatzeko eskola berriaren eraikuntzan parte hartzera: «Auzoaren errealitatea islatzen duen eskola bat nahi dugu, eta, horretarako, guztion apustua izatea behar dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.