Jakingarriak botika generikoez

2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer dira botika generikoak? Jada patentea iraungita duen markako botiken printzipio aktibo berbera duten sendagaiak dira. Markari lotutako marketin gastuak eta ez daudenez, merkeagoak dira. Bereizgarri bat izaten dute; Espainiako osasun agintariek jarritakoa, esaterako, EFG da.

Zein eraginkortasun maila dute? Markakoak bezalakoxea. Printzipio aktiboa —sendagaia egiteko formula esanen genuke— bera baita. Bioekibalentzia esaten zaio horri.

Markako botika denek al dute aldaera generiko bat? Ez. Lehenik eta behin ezinbestekoa da markako botikak patentea iraungita izatea. Ondoren laborategi batek botika horren bertsio generikoa egiteko asmoa erakutsi behar du, eta horretarako baimena jaso behar du. Botika horiek ere, gainerakoen pareko kontrolak jarraitu behar dituzte.

Farmazian alda dezakete eskatutako botika? Medikuak agindutakoa eman behar diote bezeroari, eta salbuespen kasuetan, merkeagoa den batengatik ordezka dezakete, baina funtsean iguala bada.

Asko ibiltzen al dira? Hego Euskal Herrian gutxi erabili dira orain arte. Aurreztea xede, orain hasi dira sustatzen. Iparraldean ohikoagoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.