«Hondar urteotan baratzea ezarri du gure bizitzen erdigunean, izan hirian, izan baserri guneetan». Jakoba Errekondo agronomo eta paisaia antolatzaileari meritu hori aitortu dio Rikardo Arregi kazetaritza sarien epaimahaiak, ohorezko mugarria emateko.
Errekondo (Usurbil, Gipuzkoa, 1961) agronomoa eta paisaia antolatzailea da, baratzeari eta landareei buruzko dibulgazioan erreferentzia: duela 40 urtetik Euskadi Irratiko Landaberri saioan, duela 30 urtetik Argia astekariko Bizi Baratzea proiektuan eta gerora baita Elhuyar aldizkarian ere.Â
Ikusi gehiago
«Irakurle eta zaleengana heltzeko baliabide garaikideak erabiltzen ditu, zuzeneko topaketak Euskal Herri honen zazpi izkinetan, bai eta sare sozialak, podcastak, Youtube edo Instagram hariak adibidez», epaimahaiak nabarmendu duenez. Jakoba Errekondorentzat baratza da gelditzen den «iraultza toki» bakarra.Â
Erreferentzia
Rikardo Arregi kazetaritza sarietako epaimahaiak aukera izaten du ohorezko mugarria emateko euskal kazetaritzaren historian «ezinbesteko erreferentzia» izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei: «Euskarazko kazetaritzaren joan-etorrian eragin erabakigarria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei». Aurten Errekondori ematea erabaki du.
Rikardo Arregi kazetaritza sariak bi arlotan banatzen dira: kazetaritzan eta komunikazioan. Asteazkenean jakinaraziko dute sari horiek jasotzeko finalistak zein izango diren, eta azaroaren 26an banatuko dituzte guztiak.
Honako lagun hauek osatzen dute epaimahaia: Miren Berasategi Zeberiok (Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria), Eneko Bidegain Airek (idazlea eta Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko irakaslea), Itxaro Bordak (idazlea), Angel Erro Jimenezek (idazlea eta itzultzailea), Pantxika Maitiak (kazetaria), Libe Mimenza Castillok (EHUko irakaslea eta ikerlaria), Marta Lasa Goǹƒik (mahaiburua eta Andoaingo Udaleko Euskara zinegotzia), eta Arantza Aguado Perugorriak (idazkaria eta Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria).