Jangela hauetan zerbitzua eskaintzen duten sukaldaritza enpresen elkarteak oharra kaleratu du, esanez eskain zezaketen guztia eskaini dietela negoziazio mahaian sindikatuei. Enpresa horiek produktibitateari lotutako soldata igoera proposatu dute, baina sindikatuek ez dute onartu. Patronalaren esanetan, kalterako: «Ezezko horrek prozesu negoziatzailea oztopatzeko baino ez du balio».
Produktibitateari lotutako soldata osagarri bat jartzea izan da patronalaren proposamena. «Osagarri hau lanera hutsegite tasarekin dago lotuta; gaur egun %8koa da». Soldata horrek sindikatuen eskaerak «bete-betean» asetzen dituela diote.
Jangeletako enpresek diote eskain dezaketen dena eman dutela

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu