Jardun koordinakundeko hiru kide Baionako suprefeturan kateatu dira ostiral goiz honetan, Gerra inperialistaren eta miseriaren aurrean antolatu lelopean, Frantziako Gobernuak ezarri gogo duen soldaduska behartua salatzeko. Suhiltzaileek askatu ondoren, hirurak atxilotu dituzte poliziek, eta haiei sostengua ematera joandako beste hainbat ere identifikatu dituzte.
Eguerdian elkarretaratzea egin dute Baionako komisariaren aitzinean atxilotutako gazteei babesa adierazteko. Baina Polizia bortizki oldartu zaie bertaratutakoei: negar gasa bota die, eta hainbat pertsona zauritu ditu. Gazte bat larrialdietara eraman behar izan dute.
Gaur eguerdiko elkarretaratzearen eta ondorengo kargen irudiak.
— Aske Antolakundea (@aske_eh) May 1, 2026
Hainbat izan dira zaurituak, eta pertsona bati buruan grapak jarri behar izan dizkiote.
POLIZIAREN BORTIZKERIAREN AURREAN EUSKAL HERRIAK AMNISTIA!
ATXILOTUAK ASKATU! pic.twitter.com/YDPEVkXaJK
Arratsean beste elkarretaratze bat egin dute Baionako herriko etxearen aitzinean, errepresioa salatzeko. Oraingoz, atxiloturik segitzen dute hiru kideek.