Jarkik ECIA eta SAPA arma enpresak seinalatu ditu, «gerra inperialistaren erantzuleak»

Antolakundeak salatu du «inperialismoa armaz hornitzearen eta hura elikatzen duen gerraren negozioaren kontura» bizi direla bi enpresa horiek.

Jarkiko kide bat ECIAren Markina-Xemeingo lantegian pintaketa egiten. JARDUN KOORDINADORA
Jarkiko kide bat ECIAren Markina-Xemeingo lantegian pintaketa egiten. JARDUN KOORDINADORA
Paulo Ostolaza.
2026ko apirilaren 28a
10:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur goizean Gerra inperialistaren erantzuleak dioten pintaketak agertu dira ECIAren Markina-Xemeingo lantegian (Bizkaia) eta SAPAren Andoaingoan (Gipuzkoa). Jarki antolakundeak bere gain hartu du ekintza, eta salatu du bi enpresa horiek «inperialismoa armaz hornitzearen eta hura elikatzen duen gerraren negozioaren kontura» bizi direla.

Jarkik gogorarazi du ECIAk morteroak egiten dituela, eta SAPAk ere ekoizpen militarrean diharduela. Ohar batean eman ditu azalpenak antolakundeak: «Armen indarrez eraikitako ordena eta haien bitartez inposatutako bakea da kapitalarena, bortizkeria baitu oinarri burgesiaren botereak, eta horren adibide dira seinalatutako bi arma enpresak».

«Euskal Herriak pairatzen duen militarizazioa» ere salatu dute, «kaleak armaz hartuta daudelako» eta hainbat arma enpresak euren egoitza Euskal Herrian dutelako: «Hori guztia ikusirik, ezin gara isilik geratu, ezin dugu beste aldera begiratu, eta salatu egin behar dugu».

Jarkik Maiatzaren Lehenaren testuinguruan egin du ekintza; Gerra inperialistaren eta miseriaren aurrean antolatu da antolakundeak aurten hautatutako leloa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA