Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin du hilaren 14an Donostian euskal presoen alde egitekoa den manifestazioa, iaz liskarrak egon zirela-eta. "Aurten ere manifestazioan edo bukaeran istiluak egon daitezkeela susma daiteke", dio Herrizaingo Sailaren oharrak.
Besteak beste, PPk eta Dignidad y Justicia elkarteak eskatu dute manifestazioa galarazteko, eta Jaurlaritzak aintzat hartu du hori.
Presoen senide eta arraunlari batzuek lehengo igandean deitu zuten manifestazioa hilaren 14rako -13:30, Bulebarra-. Kontxako estropadetako bigarren jardunaldia ere hilaren 14an izango dela dio Jaurlaritzak, eta "istiluen" ondorioz jendea kaltetu daitekeela.
Iaz ertzainek galarazi egin zuten urtero egin ohi den ekimena eta, besteak beste, Juan Mari Olano Askatasuneko bozeramailea atxilotu zuten. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali zuen gero. Olanok 30.000 euroko bermepean libre irten zuen martxoan. Oihana Agirre Amnistiaren Aldeko Mugimenduetako kidea eta Joseba Alvarez Batasuneko mahaikidea ere espetxeratu egin zituen manifestazio hartan parte hartzeagatik, eta biok preso segitzen dute.
Euskal presoak
Jaurlaritzak debekatu egin du presoen aldeko hilaren 14ko Donostiako manifestazioa
Barne Sailak dio istiluak gerta daitezkeela. Iaz ertzainek galarazi egin zuten urteroko ekimena, eta Juan Mari Olano, Oihana Agirre eta Joseba Alvarez kartzelara bidali zituen epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu