Birusaren bilakaerak ez du itxura onik: astelehenetik —orduan eman zituen azken aldiz datuak Eusko Jaurlaritzako— igo egin da positibo kopurua, ospitaleratuena eta ZIUetan daudenena. Atzoko datuak bereziki kezkatzekoak dira: 1.289 positibo jakinarazizituzten, daturik txarrena abuztuaren 6tik. Ospitaleratzeak %60 igo dira, Jaurlaritzaren arabera.
Azkenaldiko joerari eutsiz, Gipuzkoako egoera da makurrena: hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 651 kasukoa da bertan. Denek ere goranzko joerari eusten diote: 453 positiboko intzidentzia dute Nafarroan; 256koa Araban; eta 231koa Bizkaian.
Adinari erreparatuta, intzidentzia bereziki handia da umeen artean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoanintzidentzia metatua 375 kasukoa da. Haurren artean nabarmen handiagoa da: 6-12 urteko umeen artean 1.033 kasukoa da, eta 3 eta 5 urte bitartekoetan, 474koa. Nafarroan, joan den asteko datuei erreparatuta, 5 eta 14 urte bitarteko umeen artean 520 kasukoa da intzidentzia.
Ospitaleak ere betetzen ari dira. Egun, 292 gaixo daude erietxeratuta. Igoera nabarmena da: astelehenetik %12 areagotu da arta hori behar duten gaixoen kopurua, eta duela astebetetik, %60. ZIUetan ere gero eta gaixo gehiago daude: 48 dira. Igoera bat ikusten da hor ere: astelehenetik %14 igo da eri kopurua, eta astebetean, %30.
Koronabirusa
Jaurlaritzak esan du astebetean %60 igo direla ospitaleratzeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu