Javier Ollo izango da Geroa Bairen alkategai Altsasun
ALTSASU. Geroa Baik Javier Ollo Altsasuko alkatea aurkeztuko du udal hauteskundeetarako zerrendaburu, Nafarroako herri horretako alkatetzari eusteko. Bihar egingo dute haren hautagaitza aurkezteko ekitaldia, eta bertan egongo da Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria. 27 urte ditu Ollok, eta 2015az geroztik da alkate.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu