Jean Fagoaga zendu da, Sarako auzapez izandakoa

Pilotari izana, politikan egindako ibilbideagatik eta euskal kulturaren aldeko lanagatik nabarmendu zen.

Jean Fagoaga, artxiboko irudi batean. BOB EDME
Jean Fagoaga, artxiboko irudi batean. BOB EDME
gotzon hermosilla
2026ko urtarrilaren 20a
21:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jean Fagoaga euskaltzalea (Sara, Lapurdi, 1928) gaur hil da, Donibane Lohizunen. Medikua zen ogibidez, baina politikan egindako ibilbideagatik eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu zen. Sarako auzapeza izan zen 1971tik 1977ra, Anai Artea euskal iheslarien aldeko elkarteko lehendakari ere izan zen, eta, 1995etik aurrera, Eusko Ikaskuntzako buru izan zen Ipar Euskal Herrian. Abertzaleen Batasuna koalizioko hautagai izan zen 1988ko eta 1994ko hauteskundeetan, Ezpeletako kantonamenduan, eta gaztetan pilotari gisa ere nabarmendu zen: bost aldiz izan zen Frantziako txapeldun errebotean. Larunbatean egingo dituzte haren aldeko hiletak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.