Udal politika

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak dimisioa eman du

Arrazoi pertsonalak argudiatu ditu 2015az geroztik udalerriko alkatea izan denak

Zaballos, joan den apirilean. JON URBE / FOKU
Igor Susaeta.
2019ko abenduaren 12a
10:55
Entzun

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) alkateak dimisioa eman du, arrazoi pertsonalak argudiatuta. «Behar adina hausnartu ondoren, alkate kargua eta bizitza publikoa uzteko erabakia hartu dut. Bizitzaren etapa berri bati hasiera emateko ordua iritsi da», adierazi du Zaballosek, udaletxean erdara hutsean egindako agerraldian. Jakinarazi du PSE-EEko bere alderdikide batek, Agustin Valdiviak, ordezkatuko duela karguan. Abenduaren 20an izango da kargu hartzea.

Zaballos 2010ean iritsi zen alkatetzera, Ane Urtxuegiak, (PSE-EE) irregulartasunen susmopean karguari uko egin eta gero. Halere, hura ez zen izan kargua uzteko plazaratutako arrazoia. Zaballos alkate izan zen 2011ko hauteskundeak arte. Pablo Barriok (EH Bildu) hartu zuen haren lekukoa boz haien ondoren, baina 2015az geroztik izan da, berriro, Lasarte-Oriako alkatea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.