euskal presoak

Joana Regueiro aske utziko dute gaur, 30.000 euroko bermepean

Batasunaren aurkako polizia operazioan atxilotu zuten 2007an, Seguran.

2009ko abenduaren 2a
15:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela bi urte Batasunaren aurkako polizia operazioan atxilotu zuten Joana Regueiro aske utziko dute gaur, 30.000 euroko bermea ordainduta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Seguran (Gipuzkoa) atzeman zuen Espainiako Poliziak eta ondoren, Madrilera eraman zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziz.

2007tik Regueiro Espainiako hainbat espetxetan sakabanatuta egon dela salatu du AAMk, besteak beste,Soto del Real, Brieva eta Alcalan. Villabonako (Asturias, Espainia) espetxean dago presoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.