Ostiral honetan 28 urte egingo ditu espetxean Jon Bilbao Moro Erandioko Astrabuduako auzoko (Bizkaia) presoak. 2002tik kalean egon behar zukeen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Bilbaoren omenez ekitaldia egingo dute domekan Astrabuduan, 13:00etan.
1982ko urtarrilaren 15ean atxilotu zuten, ETArekin lotura zuela egotzita. Bederatzi egunez eduki zuten inkomunikatuta, eta torturak salatu zituen. Espetxeratu egin zuten gero, eta gaur egun Fontcalent Alacanteko espetxean daukate (Herrialde Katalanak), etxetik 800 kilometrora. Aurretik, besteak beste, Carabanchel, Puerto, Herrera, Alcala, Sevillla, Mallorca, Tenerife eta Algecirasko kartzeletan ere izan da.
euskal presoak
Jon Bilbao Morok 28 urte daramatza espetxean
Presoaren aldeko ekitaldia egingo dute domekan Erandion, Astrabudua auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu