Jone Lozano Fleuryko espetxean sartu dute

Erredakzioa
2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jone Lozano ustezko etakidea Fleury-Merogiseko (Essone, Frantzia) kartzelan espetxeratu dute, besteak beste, ETAko kide izatea egotzita. Astelehenean atxilotu zuten Frantzia erdialdean, Indre departamentuan, eta ostegun arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera deklaratzera. Poliziaren arabera, Lozano atxilotu zutenean beste ustezko etakide batek ihes egitea lortu zuen.

Bestalde, Daniel Pastor, Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxeberria espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak, Eduardo Puelles polizia hiltzea eta Burgosko kuartel-etxearen kontrako atentatua egitea egotzita. Hirurak preso daude lehendik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.