Euskal presoak

Jose Javier Oses Mont de Marsango espetxera gerturatu dute

Fleury Merogisko presondegian zegoen.

Etxerat-ek presoen sakabanaketaren aurka Donostiako Auzitegi aurrean eginiko agerraldi bat. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
jon olano
2017ko azaroaren 13a
13:27
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Jose Javier Oses euskal presoa lekualdatu dute, Fleury Merogisko espetxetik Mont de Marsangora. Euskal Herritik 760 kilometrora zegoen Oses, eta, orain, 234 kilometrora dago.

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eskatua du presoak kartzela horretara lekualdatzeko, eta baita Etxerat elkarteak ere, baina horietako kasik guztietan ezezkoa eman die gobernuak presoei, baita Auzitegi Administratiboak abokatuen bitartez jarritako helegiteei ere.

Hala ere, izan dira onartutako lekualdaketak ere. Arkaitz Saez eta Aratz Gomez lapurtarrak ekainaren 29an Mont de Marsanera transferitu zituzten —biak urrian askatu zituzten—, baina, Maritxu Paulus Basurko abokatuak BERRIAri abuztuan adierazi zionez, horiek ez ziren izan Zuhaitz Errastiren kasua bezain argiak. Errasti abuztuan gerturatu zuten, eta Oses izan da laugarrena.

2012an atxilotu zuten Oses, eta zortzi urteko zigorra betetzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.