pOLITIKA

Jose Luis Elkororen alde kirol martxa

Hondarribitik Bergararako ibilbidea egin dute, '18/98 auzian' zigortutako ezker abertzaleko militante historikoa aske uzteko eskatzeko.

2010eko irailaren 25a
19:03
Entzun
Jose Luis Elkoro (Bergara, 75 urte) ezker abertzaleko militante historikoaren askatasuna eskatzeko, kirol martxa egin da Mugituko Da Bergarako plataformak antolatuta. Hondarribitik irten eta arratsaldeko zazpi eta erdiak inguruan iristeko da Bergarara, Donostia (Martutene), Hernani, Zarautz, Lekeitio, Elgoibar, Elgeta edota Antzuola zeharkatu ondoren. Bederatzietan abiatu da Hondarribitik.

Lekukoa eramango dute ibilbidean -lasterka, itsasontzian, igerian, bizikletan, piraguan eta traineruetan eraman dute lekukoa, elefante txiki bat-, eta herriz herri elkartasuna agertuko diote Elkorori. Hemen egitaraua.

Iazko apiriletik preso daukate ezker abertzaleko kidea Martutene Donostiako kartzelan. 18/98 auzian zigortu zuten, Orain SA enpresako zuzendaritzan izandako arduragatik. Minbizia du.

Urteetan izan zen Bergarako alkatea eta HBko Mahai Nazionaleko kidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.