Hilberria

Jose Moreno hil da, San Andres batailoiko gudaria

100 urterekin hil da Moreno, Bilbon. Santoñako (Kantabria, Espainia) gertakarien ondoren, lan behartuetan aritu zen Zaragozan, eta kartzelan ere eduki zuten.

Jose Moreno, 2011n, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko abuztuaren 27a
07:24
Entzun

Bilboko Santa Marina ospitalean hil da Jose Moreno, 100 urterekin, buruko infartu baten ondorioz. Zorrotzaurren jaioa zen (1918, Bilbo), eta, 1936an, ELAren San Andres batailoian eman zuen izena, altxamendu frankistaren aurka borrokatzeko. Ordu hartan, 17 urte zituen; zulatzaile aritu zen aurrena, eta fusilari ondoren.

Santoñako gertakarien ondoren, lan behartuetan aritu zen Zaragozan, kartzelan ere eduki zuten, eta 24 urterekin utzi zuten aske.

Portugaleten hasi zuen bizimodua berriz, Navaleko ontzioletan. 1936ko eusko gudarien artean ezagunenetakoa izan da azken urteetan; besteak beste, urtero hartzen baitzuen parte Artxandako omenaldietan. 2012an egindako hitzaldi batean, esaterako, gogoan izan zituen "frankismoaren terrorismoarekin hainbeste sufritu zuen Euskal Herriaren demokrazia defendatzeko bizia eman zutenak".

2016an, Frankismoaren aurkako Argentinako kereilan barruan deklaratu zuen, Barakaldon. Ekainean, The New York Times-ek ere atera zuen "eusko gudari zaharrari" buruzko erreportaje bat.

Haren heriotzaren berri izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk gogora ekarri du "pertsona handia, bihotz zabalekoa eta gure artean itzal luzea utziko duena" zendu dela.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.