Argia-k jakinarazi duenez, Joseba Alvarez atxilotu du Frantziako Poliziak gaur goizaldean. Iturri horien arabera, 3:00ak inguruan atxilotu dute Ezker Abertzaleko eta G7 Ez plataformako kide, Urruña inguruko kontrol batean. Argia-k ri jakinarazi duenez, kanpaldi inguruan istiluak hasi zirela jakin zuten plataformako kideek, eta Miarritzetik bertara abiatu ziren.
Antza, Poliziak gerarazi ondoren, uztailaren 29tik abuztuaren 29ra Frantziako Estatuan sartzeko debekua duela jakinarazi diote, G7ren aurkako mobilizazioak antolatzeagatik. Berak poliziei adierazi zien ez zuela horren berririk eta egunak zeramatzala Ipar Euskal Herrian, eta autoritateekin eta polizien buruekin harremanetan izan zela inolako arazorik gabe. Atxilotuta eraman dute Hendaiako komisaldegira, eta epailearenetik pasatzeko zain da; 24 eta 48 orduren artean kanporatuko dute.
Atzo, bestalde, 38 lagun atxilotu zituen Poliziak Baionan. G7 Ez plataformak moldatu egin ditu gaurko mobilizazioak: 12:00etan "herri harresi gisako mobilizazio bat" egingo dutela jakinarazi dute. Angelun izango da.