Villenako (Alacant) kartzelatik Villabonakora (Asturias) aldatu dute Joseba Arregi euskal presoa. Horrenbestez, Altsasu (Nafarroa) erreferentzia moduan hartuta, 663 kilometrora egon beharrean 375era egongo da. Dagoeneko beteta dauzka zigorraren hiru laurdenak, eta, Espainiako Barne Ministerioak zehaztu duenez, barkamena ere eskatu du. Arregi 1992tik dago preso; 2000n Espainiaratu zuten, eta 30 urteko kondena betetzen ari da.
Gerturatu badute ere, ez diote aldatuko gradua, eta lehen graduan jarraituko du, 100.2 artikulua aplikatuta –zigorra betetzeko malgutasun handiagoa eskaintzen du–.
Bestalde, Gorka Fraile euskal presoari hirugarren gradua luzatu diote, eta El Duesoko (Kantabria) kartzelak Iruñeko espetxera aldatzea ere proposatu du.