Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateen elkarrizketa sortan Joseba Asiron Iruñekoarena argitaratuko du bihar BERRIAk. Herenegun Juan Mari Aburtorena (Bilbo) atera zuen, atzo Eneko Goiarena (Donostia) eta gaur Gorka Urtaranena (Gasteiz).
Hemen, aurrerapen gisa, Asironen (EH Bildu) esan batzuk:
-"Ehun eguneko kortesiazko epeak hemen 17 egun iraun zituen eta horrek erakutsi zigun zer nolako oposizioa egin nahi zuten, burugabea".
-"Barcinaren garaian 100 milioi eurotik gorako aurrekontua zuten inbertsiorako, eta orain 13 milioi euro ditugu".
-"Kanpotik ikusita, ikuspegi eskuindarretik aniztasuna ahulezia da baina ezkertiar batetik ez, aberastasuna da".