Joseba Esparza presoa gose greban dago
ERREDAKZIOA. Bi hilabete darama Joseba Esparza euskal presoak bakartuta Castello II espetxean. Bertatik ateratzeko eskatuz, larunbatean ekin zion gose grebari, AAMk jakinarazi duenez. Esparza uztailean estraditatu zuen Frantziak, eta Espainiako Poliziarekin kolaboratzeko mehatxuak jasozituela salatu eta gero, espetxez aldatu eta bakartu egin zuten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu