Joseba Gezuraga da EAko jarduneko idazkari nagusia

Atzo egindako ezohiko Nazio Batzarrean hautatu dute Geruzaga. Bera bakarrik aurkeztu da kargura

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

GASTEIZ. Joseba Geruzaga (Lekeitio, Bizkaia, 1959) izango da EAko jarduneko idazkari nagusia alderdiak kongresua egiten duen bitartean. Hala ebatzi zuten atzo, Gasteizen egindako ezohiko Nazio Batzarrean. Izan ere, kargura aurkeztu den bakarra izan da Geruzaga. EAren sorreratik da kide, eta «herri erakundeei oso lotuta» dago, alderdiak ohar bidez nabarmendu duenez. Lekeitioko zinegotzi izan da, baita EAko Bizkaiko koordinatzaile eta Bizkaiko batzarkide ere, hirutan —2007an EAko ordezkari gisa, eta gero Bildu eta EH Bildurekin—.

Pello Urizarrek joan den astean jakinarazi zion EAko Kontseilu Nazionalari idazkari nagusiaren postua utziko zuela, eta legebiltzarkide kargua ere utzi egin zuen. Orain, hauteskunde batzorde bat eratuko dute EAn, eta bi hilabete izango dituzte primarioen prozesua abiatzeko; gero, bozketa egin ahal izango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA